Amagoia Bilbao

Fideua olagarrorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g fideo, 1,5 kilo olagarro, tipula bat, piper berde bat, 2 baratxuri ale, 800 ml olagarro salda, olioa, gatza, piperrautsa.

Zailtasuna                        2               

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, olagarroa sartu. Olagarroa segundu batzuk utzi eta atera. Pausu hau bi aldiz gehiago egin.
2. Hirugarren aldia uretan utzi eta ordu erdiz edo egosten utzi, olagarroa bere puntuan egon arte. Puntua saiatu zotz batez zulatzen. Salda gorde eta olagarroa moztu.
3. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin  erregosi.
4. Txikitutako piperra eta baratxuriak gehitu eta erregosi.
5. Fideoak, piperrautsa eta olagarroa gehitu eta eragin.
6. Salda beroarekin busti, gatza bota eta 2 minutuz egosi.
7. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 5 minutuz.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g fideo, 1,5 kilo olagarro, 3 baratxuri ale, 500 g tomate heldu, koilaratxokada bat piper txorizero mami, 800 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2              

1. Olagarroa egosi eta zatitu.
2. Txikitutako baratxuriak eta birrindutako tomatea olio zurrusta batekin erregosi.
3. Fideoak, piperren mamia eta olagarroa gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin busti, gatza bota eta 2 minutuz egosi. Labean sartu, 200 gradutan, 5 minutuz.