
Idiazabal jatorri-izenaren eta Artzai Gaztaren bazkideak diren Bengoetxea Lastiri Ana Maria y Xabier Maria SC (Etxelekua-Urdazubi), Eneko Goiburu (Ondarre-Segura), Baztarrika (Gabiria), La Leze (Ilarduia) eta Patxi Lopez de Uralde (Larrea) gaztategiek hainbat izar lortu dituzte ‘Great Taste 2024’ nazioarteko sarietan.
‘Guild of Fine Food’ delakoak antolatzen du Londresen egiten den lehiaketa hau, 1994tik. Idiazabalek eta Artzai Gazta elkarteak ohar batean azaldu dutenez, aurkeztutako milaka produktuak kategoria desberdinetan sailkatzen dira eta hainbat kata itsuetan baloratu dira, 500 aditu baino gehiagoren parte-hartzearekin.
Etxelekuak bi izar irabazi ditu gazta naturalarekin, Ondarrekoak beste bi izar gazta ketuarekin, Baztarrikak gazta naturalarekin eta ketuarekin izar bana irabazi du, La Lezek gazta naturalarekin izar bat eta Patxi Lopez de Uraldek gazta naturala eta ketuarekin izar bana jaso ditu.
Idiazabal jatorri-izendapenetik eta Artzai Gazta elkartetik «gaztategi hauek zorindu nahi ditugu. Harro sentitzen gara gure gaztak nazioarte mailan goi mailako adituek horrelako lehiaketetan aukeratuak izateagatik. Gure ustetan honek, beste behin, artzai eta gaztagileen ahalegina, ilusioa eta lan ona goraipatzen du».

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra
