
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kuiatxo, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, porru erdia, 2 baratxuri ale, azenario bat, 150 g kuiatxo, 300 g perretxiko, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: 40 g gurin, 40 g irin, 200 g barazki salda, 200 g esne, 200 g Mozzarella gazta birrindu, olioa, gatza, intxaur muskatua.
Zailtasuna 3
1. Garbitu kuiatxoak eta erditik moztu. Erdi bakoitza xerratan moztu.
2. Eltze batean ur ugari gatzarekin berotu. Kuiatxo xerrak minutu batez egosi eta xukatu.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula, baratxuria eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Birrindutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Perretxikoak tira finetan moztu. Barazkiekin batera jarri eta errregosi, su eztitan. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea eta salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
3. Gazta gehitu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
Bukatzeko:
1. Azpil batean saltsa pixka bat bota. Hurrenez hurren kuiatxo xerrak, betegarria, kuiatxo xerrak, betegarria eta kuiatxo xerrak jarri.
2. Geratzen den saltsarekin estali eta gainetik gazta bota.
3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, ondo berotu arte.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
