
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g alberjinia, 200 g atun oliotan, 2 pikillo piper, baratxuri ale bat, limoi erdia, 3 koilarakada olio, piperbeltz beltza, gatza.
Zailtasuna 1
1. Alberjiniak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu. Alberjinia zuritu.
2. Baratxuria zuritu eta barruan daukan kimua kendu.
3. Ontzi batean alberjinia, atuna, piperrak, limoiaren zukua, piperbeltz beltza eta baratxuria irabiagailuarekin nahastu. Behar adina gatz bota eta bi orduz hozkailuan sartu.
Labean erretako ogi xerrekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500gr. alberjinia, lata bat atun oliotan, arrautza bat, tipuleta laurdena, 2 luzoker ozpinetan, 80 g gazta krema, perrexila, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 1
1. Alberjiniak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu. Alberjinia zuritu.
2. Eltze batean arrautza, ura eta gatz pixka bat jarri eta 8 minutuz egosi. Freskatu eta zuritu.
3. Ontzi batean alberjinia, atuna, tipuleta, arrautza, luzokerrak, piperbeltz beltza eta gazta irabiagailuarekin nahastu. Behar adina gatz bota eta txikitutako perrexilarekin nahastu. Bi orduz hozkailuan sartu.
Erretako ogi xerrekin lagundu.

Osakidetza ofrece operarse en la privada a quienes lleven más de 180 días en la lista de espera

El restaurante Arzak denuncia la suplantación de su marca para estafas en reservas online

¿Sabes dónde vas a ver el eclipse total de Sol? Hoy es el día para elegir el mejor lugar

«Alde batera utzi behar dugu homogeneizazioa. Zaintzaren esperientziak dimentsio asko ditu»
