
Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, arbendol hautsetan. Betegarria: baratxuri ale bat, tipula bat, 150 g kuiatxo,150 g azenario, 200 g tomate heldu, 250 g seitana, olioa, gatza. Saltsa: 30 g maizena, 40 g olio, litro bat arroz esne, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Seitana txikitu eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Seitanari barazkiak gehitu eta arin erregosi.
Saltsa:
1. Eltze batean olioa berotu. Maizena gehitu eta nahastu. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan bi minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil batera saltsa pixka bat bota.
2. Hurrenez hurren lasagna xafla, betegarria, lasagna xafla, betegarri eta lasagna xafla jarri.
3. Saltsarekin estali. Gainetik arbendola bota eta labe beroan gorritu.

Osakidetza ofrece operarse en la privada a quienes lleven más de 180 días en la lista de espera

«Alde batera utzi behar dugu homogeneizazioa. Zaintzaren esperientziak dimentsio asko ditu»

El restaurante Arzak denuncia la suplantación de su marca para estafas en reservas online

«Patxadaz egindako diskoa bada ere, Palestinako genozidioak markatu du»
