
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 180 g irin, arrautza txiki bat, baso erdi ur, 75 g gurin, gatza. Betegarria: 2 tipula, 200 g shiitake, 200 g tofu, 200 g tofu ketu, 50 g oliba beltz, 70 g intxaur, 100 ml arroz esne, 2 arrautza, gatza, oreganoa.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin.
2. Erdian beste osagaiak jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde baxu bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Zerrenda finetan moztutako tipulak zartagin batean olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Gatza eta oregano pixka bat gehitu.
2. Shiitakeak tira finetan moztu. Tipularekin batera jarri eta arin erregosi.
3. Olibak zerrendatan moztu.
4. Intxaurrak txikitu.
5. Ontzi batean esnea, tofuak eta arrautzak jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.
6. Moldean barazkiak jarri eta nahasketarekin estali.
7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.
Tarta labetik atera eta 6 zatitan moztu. Kuiatxo saltsa eta gazta urdin saltsa beroekin lagundu.

Hasi da Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 30. urteurreneko edizioa

Artearen diziplina desberdinek jantzi dute EHZren bigarren eguna

Falsas aficionadas del Mundial: cómo la IA sexualiza a mujeres con estereotipos añadidos

30. urtemuga ospatzeko egitaraua, Arberatze-Zilhekoatik zuzenean
