
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 legatz zati, tipula bat, 300 g kuiatxo, olioa, gatza, perrexila. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, intxaur muskatua.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean txikitutako tipulak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Kuiatxoa garbitu eta zerrenda finetan moztu.
3. Azpil bat olio pixka batekin igurtzi. Hurrenez hurren tipula, kuiatxoa eta legatza jarri. Bexamelarekin estali.
4. Labe beroan, 180 gradutan, 15 minutuz sartu.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 legatz zati, 2 baratxuri ale, 300 g kuiatxo, piper gorri bat, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zerrendatan moztutako kuiatxoa olio pixka batekin erregosi.
2. Tiratan moztutako piperra arin erregosi.
3. Azpil batean kuiatxoa, piperra eta legatza jarri.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz.
5. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
Plateretan legatza jarri eta gainetik baratxuria bota.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peiok bigarren data bat iragarri dute ‘Azken dantza’-rako: 2027ko urtarrilaren 9a
