
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, tipula bat, baratxuri ale bat, 150 g tomate, 400 g berberetxo, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean eltze batean babarrunak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordubete eta erdiz. Gatza bota.
3. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
4. Tomatea zuritu eta dado txikitan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
5. Babarrunei barazkiak gehitu eta beste ordu erdiz egosi.
6. Babarrunei berberetxoak eta txikitutako perrexila gehitu eta egosi, berberetxoak ireki arte.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, 3 baratxuri ale, 3 piper txorizero, 300 g berberetxo, 100 g ganba, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean eltze batean babarrunak eta ura jarri. Tapatu eta 90 minutuz egosi. Gatza bota.
3. Piperrak garbitu eta ur epeletan ordu erdiz utzi. Aizto batekin mamia atera eta babarrunei gehitu.
4. Ganbak zuritu eta osorik utzi.
5. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Berberetxoak gehitu eta nahastu.
6. Babarrunei berberetxoak eta ganbak gehitu eta egosi, berberetxoak ireki arte.
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

BECeko kontzertuen aurretik, kontzertu bira iragarri dute Pantxoa eta Peiok
«Barrura begiratzea ere bada konkista bat»
