
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 30 g birrindutako Idiazabal gazta, 600 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 2
1. Karduaren hostoak banan-banan bereizi. Ondo zuritu eta hariak kendu, 4 cm-ko pusketan moztu.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, kardua sartu eta 30-35 minutuz egosi, bere puntuan egon arte. Xukatu.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka. Gazta bota eta etengabe irabiatu.
3. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
4. Azpil batean kardua jarri eta saltsarekin estali.
5. Labe beroan sartu, berotu eta gorritu arte.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kardu bat. Saltsa: baratxuri ale bat, 2 arrautza, 200 ml esne, gazta birrindua, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 1
1. Karduak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Ontzi batean baratxuria, arrautzak eta esnea irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
3. Azpil batean kardua jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.
4. Labe beroan sartu, ondo berotu arte.

Israel impide el acceso al Santo Sepulcro de Jerusalén por primera vez desde 1187

Fallece Phil Campbell, guitarrista de Motörhead

Ya se pueden pedir online las imágenes de las pruebas diagnósticas en Osakidetza

Juanjo Mena: «Siento que ha llegado ya la hora de la despedida»
