Amagoia Bilbao

Olagarroa mangoarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo olagarro, 2 patata, koilaraka bat piper gozo, olioa, gatza. Saltsa: 150 ml laranja zuku, 200 g mango, 200 ml salda, koilarakada bat ezti, koilarakada bat ozpin, piperbeltz beltza, gatza.

Zailtasuna                        3               

1. Eltze batean ur ugari berotu. Irakiten hasten denean, olagarroa sartu. Olagarroa segundu batzuk utzi eta atera. Pausu hau bi aldiz gehiago egin.
2. Hirugarren aldia uretan utzi eta ordu erdiz edo egosten utzi, olagarroa bere puntuan egon arte. Puntua saiatu zotz batez zulatzen. Uretan utzi.
3. Patatak zuritu eta  laukizuzenetan moztu.
4. Olio ugari sutan jarri eta patata egosi, su eztitan, 60 gradutan, 10-15 minutuz, bere puntuan egon arte. Bertan hozten utzi.
Saltsa:
1. Mangoak zuritu eta dadotan moztu.
2. Zukua eztiarekin egosi, loditu arte.
3. Mangoa eta ozpina gehitu eta 2 minutuz egosi.
4.  Saldarekin busti eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Olagarroaren hankak erditik eta luzeran moztu.
2. Plantxa bat ondo berotu eta olagarroa olio pixka batekin gorritu.

Plateretan saltsa pixka bat jarri eta gainean olagarroa eta patatak. Olagarroaren gainean piper gozoa  eta olio pixka bat bota.