
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g sushirako arroz, 400 g oilasko bularki, 200 g tomate cherry, 150 g edamame, aguakate bat, 4 koilarakada arto gozo, 2 azenario, luzoker bat, 4 errefautxo. 100 ml teriyaki saltsa, 50 ml arroz ozpin, 30 g azukre. Saltsa: arrautza bat, 200ml olio, koilarakada txiki bat piperrauts, siracha saltsa, ozpina, gatza.
Zailtasuna 3
1. Oilasko bularkia dadotan moztu eta teriyakirekin nahastu. Estali eta beratzen utzi.
2. Arroza urarekin ondo garbitu eta xukatu, ura garbia atera arte.
3. Eltze batean 500ml ur, arroza eta gatza jarri eta 15 minutuz egosi. Atera eta zabaldu. Haizea eman abaniko batekin.
4. Azukrea ozpinarekin urtu eta arrozarekin nahastu.
5. Luzokerra garbitu eta mutxikina kendu. Zerrendatan moztu, gatza bota eta beratzen utzi. Bota duen ura kendu.
6. Azenarioa zuritu eta birrindu.
7. Tomateak garbitu eta lau zatitan moztu.
8. Errefautxoak garbitu eta zerrendatan moztu.
9. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu.
10. Oilaskoa xukatu. Zartagin batean zurrusta bat olio berotu eta oilaskoa arin erregosi.
Saltsa honekin lagundu:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Piperrautsa eta behar adina siracha eta gatz bota.
Jarri arroza lau ontzitan eta estali oilaskoarekin eta barazkiekin bereizita.

ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

Gasteizen aurkeztuko du Zetakek ‘Km0’ proiektu berria: urtarrilaren 16, 22 eta 23an

Falsas aficionadas del Mundial: cómo la IA sexualiza a mujeres con estereotipos añadidos

Gorka Knörr: bi kontzertu kantagintzan daramatzan 55 urteak ospatzeko
