
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 200 g porru, 200 g azenario, 200 g kuiatxo, 200 g perretxiko, 4 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.
3. Eltze batean arrautzak, ura eta gatza jarri eta 8 minutuz egosi. Freskatu, xukatu eta lau zatitan moztu.
4. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi.
5. Txikitutako azenarioa gehitu eta erregosi.
6. Txikitutako perretxikoa eta kuiatxoa gehitu eta arin erregosi.
7. Garbantzuak gehitu eta arin erregosi.
Lau plateretan jarri eta gainean arrautza zatiak.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 250 g tipula, 200 g tomate heldu, 4 arrautza, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Zartagin handi batean txikitu- tako tipula olioarekin erregosi.
3. Txikitutako tomatea gehitu eta arin erregosi.
4. Garbantzuak gehitu eta arin erregosi.
5. Arrautzak frijitu edo eskalfatu.
Lau plateretan garbantzuak jarri eta gainean arrautza bana.

Fallece Aitor Agiriano ‘Toro’, exguitarrista de Doctor Deseo y compositor de música para teatro

Osasunari kalte handiagoa egiten dio amatasunak aitatasunak baino

Estrés social, ese bombardeo continuo para el que nuestro cerebro no está diseñado

¿Qué es el mar de ardora? El fenómeno que hace brillar las aguas de Galiza
