Amagoia Bilbao

Fideua txipiroi eta ganbekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
300 g fideo integral fina, tipula erdia, 3 baratxuri ale, piper berde erdia, piper gorri laurdena, 70 g tomate saltsa, 350 g txipiroi, 300 g ganba, olioa, gatza. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, baratxuri ale erdia, gatza.

Zailtasuna                        3               

1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. Hegoak garbitu.
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Zatitu.
4. Ganbak zuritu eta buruak kendu. Buruak olio pixka batekin arin erregosi, urarekin estali eta 10 minutuz egosi. Salda iragazi.
5. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
6. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
7.  Zartagin batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, igo arte.
8. Txikitutako txipiroiak gehitu eta 2 minutuz erregosi. Ganbak gehitu eta arin erregosi.
9. Paella-ontzi zabal batean fideoak olio pixka batekin erregosi.
10. 700 ml ganben salda beroarekin busti eta eragin. Txipiroiak eta barazkiak gehitu eta nahastu. Gatza bota.
11.  Labe beroan sartu, 220 gradutan, 5 minutuz.
Saltsa honekin lagundu:
1. Arrautza eta baratxuria irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota irabiagailua mugitu gabe. Behin loditzen hasten denean, mugitu. Behar adina gatz bota.