
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g patata, 300 g perretxiko, tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde bat, salda, olioa, arrautza, irina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Patatak zuritu eta xerratan moztu. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak frijitu.
3. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
4. Txikitutako piper berdea gehitu eta erregosi.
5. Patatak gehitu eta saldarekin estali. 15 minutuz egosi.
6. Zartagin batean perretxikoak olio pixka batekin arin erregosi. Patatei gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g patata, 300 g peretxiko, tipulina bat, porru erdia, 2 baratxuri, 2 piper txorizero, olioa, arrautza, irina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Patatak zuritu eta xerratan moztu. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
2. Piper txorizeroak ur epeletan beratu.
3. Eltze batean txikitutako tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Patatak eta piperrak gehitu. Saldarekin estali, tapatu eta 15 minutuz egosi.
5. Tiratan moztutako perretxikoak arin erregosi. Patatei gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

La Polla Records: Reeditando mensajes necesarios de una banda imprescindible

El Mediterráneo y el Atlántico arrastran una ola de calor marina a las puertas del verano

«Reducir la demanda trae beneficios y pocos riesgos»

La IA multilingüe no habla con la misma soltura todos los idiomas
