Ziazerba eta ganbez beteriko piperrak

Osagaiak 4 lagunentzat
16 pikillo piper, olioa. Betegarria: 200 g tipula, 2 baratxuri ale, 150 g ziazerba, 300 g ganba, 20 g irin, 300 ml esne, gatza, olioa. Saltsa: tipula bat, azenario bat, tomate erdia, koñaka, 2 koilarakada esne-gain, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
3. Ganbak zuritu eta txikitu. Buruak gorde saltsa egiteko. Ganbak barazkiei gehitu eta arin erregosi.
4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean moztutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.
2. Tomatea gehitu eta erregosi.
3. Ganben buruak gehitu eta arin erregosi. Koñaka pixka bat bota eta bi minutuz egosi.
4. Bi baso ur bota eta 15 minutuz egosi. Ganben buruak atera eta eskuekin zanpatu zukua ateratzeko.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
6. Saltsa eta esne-gaina minutu batez egosi. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka bat 5 minutuz egosi. Hozten utzi.
2. Piperrak bete.
3. Eltze batean piperrak eta saltsa jarri eta 3 minutuz egosi.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

La huelga de técnicos condiciona una Aste Nagusia modificada para salvar el concierto de ETS

Kranba gana la Campana con una txosna dedicada a los 40 años del Gaztetxe de Bilbo

Bertsoak, txupina eta besoak zerura: «Bilbo, has daitela jaia!»
