Amagoia Bilbao

Gerezi entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kikara bat kinoa, 300 g gerezi, ardi-mihiak,  tomate bat, aguakate bat, 150 g gazta Feta. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, 6 gerezi, ozpina, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. 2 kikara ur eta gatza berotu. 
2. Beste eltze batean garbitutako kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.
3. Tomatea garbitu eta dado txikitan moztu. Ardi-mihiak garbitu. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu. Gereziak garbitu, erditik moztu eta hezurrak kendu.
4. Gazta dadotan moztu.
Plateretan ardi-mihiak jarri eta gainean beste osagai guztiak. Saltsarekin ondu.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gereziak gehitu eta nahasi. Behar adina ozpin eta gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 tomate, 300 g gerezi, burrata bat, albahaka. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna                             1

1. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.
2. Gereziak garbitu, erditik moztu eta hezurra kendu.
3. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Plateretan tomatea, gereziak eta txikitutako albahaka jarri. Saltsa bota eta burrata jarri.