Amagoia Bilbao

Lekak urdaiazpiko eta arrautzarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g leka, 2 patata, 4 arrautza, 2 baratxuri ale, 80 g urdaiazpiko egosi, olioa, gatza. 

Zailtasuna                      2               

1. Lekeei ertzak eta alboetako hariak kendu eta tiratan moztu.
2. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Lekak sartu eta 15 minutuz egosi. Xukatu.
3. Patatak zuritu eta zatitu. 10minutuz egosi eta xukatu. Pasapuretik pasa eta olioa eta gatza bota.
4. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi, zatitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
5. Lekak gehitu eta arin erregosi.
Arrautzak:
1. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka batekin jarri.
2. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
Plateretan purea, lekak eta arrautza bana jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g leka, 90 g urdaiazpiko egosi, 4 arrautza, 250 ml tomate saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                           2

1. Lekak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Zatitutako urdaiazpikoa olioarekin erregosi. Tomate saltsa eta lekak gehitu eta egosi.
3. Zartagin batean olio ugari berotu eta arrautzak frijitu.
Plateretan lekak jarri eta gainean arrautza bana.