
Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata ertain. Betegarria: tipula bat, 150 g barrengorri, 150 g hirugihar, 300 g tomate heldu, Parmesano gazta birrindua, olioa, gatza, azukrea, oreganoa. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 150 g barrengorri, 400 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Garbitu patatak eta urarekin 30 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi.
2. Luzeran moztu eta aizto batekin barruko mamia atera, kanpokoa apurtu gabe. Mamia pure bat egiteko erabili.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako baratxuria olioarekin erregosi.
3. Tomatea zuritu, haziak kendu eta txikitu. Baratxuriarekin batera jarri eta erregosi, salda guztia galdu arte. Azukre pixka bat eta oreganoa bota.
4. Barrengorriak garbitu eta zerrenda finetan moztu.
5. Hirugiharra zatitu.
Saltsa:
1. Moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.
3. Salda gehitu eta 10 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Patatak hurrenez hurren tipula, tomate, gazta, hirugihar eta barrengorriekin bete.
2. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 15 minutuz edo.

¿Qué es el RSI? La técnica que podría provocar que la IA se salga de control

La guerrilla sentimental de Silvio Rodríguez

Quien colectivamente canta, la ausencia y el olvido espanta

Un jefe de Anthropic ve factible una pronta aniquilación humana por la IA
