
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g kuiatxo, 2 patata, 2 arrautza, 60 g irin, koilarakada txiki erdia legami, 40 g gazta birrindu, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Kuiatxoak garbitu eta birrindu. Koladore batean jarri.
2. Patatak zuritu eta birrindu. Paper artean jarri, lehortu daitezen.
3. Kuiatxoa, patata, arrautzak eta gazta nahastu.
4. Irina eta legamia gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
5. Zartagin bat olio pixka batekin berotu. Aurreko nahasketarekin opilak egin eta bi aldeetatik erre.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g kuiatxo bat, 100 g azenario, 2 baratxuri ale, tipuleta bat, 3 koilarakada txitxirio irin, koilarakada txiki erdia legami, arrautza bat, intxaur muskatua, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin arin erregosi.
2. Azenarioa zuritu eta birrindu. Tipuletari gehitu eta arin erregosi.
3. Kuiatxoa garbitu eta birrindu.
4. Ontzi batean irina, arrautza eta legamia nahastu.
5. Kuiatxoa, barazkiak eta aurreko nahasketa nahastu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota.
6. Zartagin bat olio pixka batekin berotu. Aurreko nahasketarekin opilak egin eta bi aldeetatik erre.
Bi errezetak krema garratzarekin lagundu.

Una carta de Napoléon, último logro de la IA desencriptando mensajes cifrados históricos

Trece intoxicados en Gasteiz por consumir huevos contaminados con salmonela llegados de Aragón

«El calor de los océanos es combustible para huracanes, borrascas y lluvias intensas»

Los sesgos de sexo y género dañan la salud de las mujeres
