Amagoia Bilbao

Txerri solomoa sagar eta laranjarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri solomo, 350 g sagar, laranja bat, 150 ml sagar zuku, 50 ml laranja zuku, 200 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Solomoari gatza eta piperbeltz beltza bota. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta solomoa arin erregosi. 
2. Sagarra zerrendatan moztu. Laranja zuritu eta zatitu.
3. Azpil batean frutak eta solomoa jarri. Zukuarekin busti. 
4. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz.
5. Labearen tenperatura 180 gradutara jeitsi, salda bota eta beste 35-40 minutuz erre.
6. Solomoa atera. Azpilean dauden frutak eta salda irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txerri solomo buru, tipula bat, sagar bat, 50 g aranpasa, laranja bat, 100 ml ardo gozo, 200ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                          2

1. Solomoari gatza bota eta olio pixka batekin arin erregosi.
2. Azpil batean zatitutako frutak, tipula eta solomoa jarri. Ardoarekin busti.
3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz.
4. Labearen tenperatura 180 gradutara jeitsi, salda bota eta beste 35-40 minutuz erre.
5. Solomoa atera. Azpilean dauden frutak eta salda irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bi errezetak patata eta kuia purearekin lagundu.