Amagoia Bilbao

Barazki eta tofuz beteriko patatak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata ertain. Betegarria: porru bat, baratxuri ale bat, 200 g kuia, 100 g arto gozo, 200 g tofu, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, 150 g kuia, 300 ml salda, olioa, gatza. Bexamela: 30 g gurin, 30 g irin, 700 ml arbendol edari, gatza, piperbeltz zuria. 

Zailtasuna                              3

1. Garbitu patatak eta 30 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi.  
2. Luzeran moztu eta aizto batekin barruko mami gehiena atera, kanpokoa apurtu gabe. Mamia txikitu.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako porrua eta baratxuria olioarekin erregosi. 
2. Dado txikitan moztutako kuia gehitu eta erregosi.
3. Tofua papurtu.  Artoarekin, pataten mamiarekin eta aurreko barazkiekin nahastu. Gatza bota.
Saltsa:
1. Moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Kuia gehitu eta erregosi.
3. Salda gehitu eta 10 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Edaria apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Pataten azalak bete. Azpil batean saltsa eta patatak jarri. Bexamelarekin estali.
2. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.