LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 lupia, 2 tipulina, 16 patata txiki, 100 ml ardo zuri, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Lupiak garbitu eta erditik ireki.
2. Patatak urarekin garbitu eta osorik utzi. Eltze batean jarri eta urarekin estali. 15 minutuz egosi eta xukatu.
3. Zerrendatan moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
4. Azpil batean tipulina, patatak eta lupiak jarri. Gatzatu eta gainetik ardoa bota.
5. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10-12 minutuz.
6. Eltze batean tipulina, patatak eta azpileko salda egosi. Txikitutako perrexila bota.
Plateretan lupiak jarri eta gainetik patatak eta salda bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 lupia, 2 patata, 12 tomate cherry, 2 baratxuri ale, 150 ml cava, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Lupiak garbitu eta erditik ireki.
2. Patatak zuritu eta tresna batekin bolatxoak egin. Ur eta cavarekin 8 minutuz egosi. Xukatu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Azpil batean lupiak, patatak eta bere salda jarri. Gatza bota.
4. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10-12 minutuz.
5. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi. Perrexila eta azpileko salda gehitu eta egosi.
Plateretan lupiak eta patatak jarri, gainetik baratxuri errefritua bota.

«Saiatu gara atzera begira jarri eta naturaltasunera bueltatzen»

Muere un hombre de 61 años tras contagiarse de viruela del mono en el Hospital Donostia

«Robe no pudo participar en nuestras canciones, pero nos dejó una colaboración más íntima»

«Taqbir es el espacio para los marginales y los rechazados»
