Amagoia Bilbao

Izokina piperrekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin solomo, pipermorro handi bat, olio, gatza, erromeroa, ezkaia. Krema: baratxuri ale bat, 200 g azalorea, olioa, gatza. 

Zailtasuna                             2               

1. Azalorea garbitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
2. Zerrendatan moztutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Azaloreari gehitu eta irabiagailuarekin nahasi.
3. Piperra garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu. 
4. Piperra zuritu, haziak kendu eta zerrendatan moztu. Olio pixka batekin erregosi eta gatza bota.
5. Izokinari gatza bota eta poltsak hutsetan sartu, olio pixka bat, ezkaia eta erromeroa gehitu eta poltsak itxi.
6. Eltze batean ura 50 gradutan berotu, poltsak sartu eta 15 minutuz utzi, tenperatura hori mantenduz.
Plateretan piperra eta izokina jarri. Kremarekin lagundu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin solomo, tipula bat,  2 baratxuri ale, pipermorro bat, olioa, gatza. 

Zailtasuna                                1

1. Piperra labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu. Zuritu eta tiratan moztu.
2. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Piperra gehitu eta erregosi.
4. Gainean izokina jarri, estali eta 5 minutuz egosi.