GAIAK

Ondra | Su Itzaletan

Ondra Taldea - Musika Pilula

Este navegador no soporta el elemento audio.


Estilo desberdinen nahasketa eta energia gosea daude, Peru Arregik azaldu digunez, Ondra taldearen jatorrian. 'Su itzaletan' dute aurkezpen lana, taldearen bi urteko ibilbidean ondutako kantuak biltzen dituena. Garairik errazena ez da izan hau grabatzeko, baina hor ere izan du talde donostiarrak zer ikasi.

Talde berria da Ondra entzuleontzat, eta agian horregatik, haien doinu gorabeheratsuak, eta barne-barnetik ateratako indar eta energia hori fresko eta gordin heltzen zaizkigu belarrietara. Dramazaleentzako taldea omen da Ondra, bizi dugun dramaren erdian entzuteko ezin egokiagoa agian.