28 JUN. 2025 - 05:23h Sardina fresko enpanada GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzatOrea: 400 g arto irin, 150 g gari irin, 2 koilarakada olio, 20 g legami fresko, 300 ml ur bero, 300 ml ur hotz, gatza. Betegarria: kilo bat sardina, 3 tipula, 2 piper berde, piper gorri bat, 15 g piperrauts, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Arto irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa. Ur beroa apurka-apurka bota eta nahastu. Zapi batekin estali eta hozten utzi.2. Legamia ur epel pixka batean urtu. Gari irina, olioa, ur hotza, gatza, legamia eta aurreko orea nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.3. Tapatu eta leku epel batean ordu betez beratzen utzi.Betegarria:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipulak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan2. Piperrak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi. Bukaeran piperrautsa gehitu eta eragin.3. Sardinak garbitu eta hezurrak kendu.Bukatzeko:1. Azpil batera irina bota. Arrabola batekin orearen erdia zabaldu eta azpila bete. Gainean barazkiak eta sardinak jarri.2. Geratzen den orea zabaldu eta gainean jarri. Ondo itxi eta irabiatutako arrautzaz pintatu.3. Labe beroan sartu, 190 gradut-an, 40 minutuz edo, orea gorritu arte.