02 SET. 2025 - 05:00h Labean egindako legatza kuiatxoekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g-ko 4 legatz zati, tipula bat, 300 g kuiatxo, olioa, gatza, perrexila. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, intxaur muskatua. Zailtasuna 21. Eltze batean txikitutako tipulak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan. 2. Kuiatxoa garbitu eta zerrenda finetan moztu.3. Azpil bat olio pixka batekin igurtzi. Hurrenez hurren tipula, kuiatxoa eta legatza jarri. Bexamelarekin estali.4. Labe beroan, 180 gradutan, 15 minutuz sartu. Bexamela:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g-ko 4 legatz zati, 2 baratxuri ale, 300 g kuiatxo, piper gorri bat, gatza. Zailtasuna 21. Zerrendatan moztutako kuiatxoa olio pixka batekin erregosi. 2. Tiratan moztutako piperra arin erregosi.3. Azpil batean kuiatxoa, piperra eta legatza jarri. 4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz. 5. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.Plateretan legatza jarri eta gainetik baratxuria bota.