15 MAR. 2026 - 05:19h Kafe bizkotxoak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 6 lagunentzat1,5 kikara irin, 1,5 kikara azukre, kikara laurden kafe hauts, kikara hiru laurden olio, kikara bat esne, 2 arrautza, koilarakada txiki bat bikarbonato, koilarakada bat ozpin, gatz pixka bat. Zailtasuna 21. Esnea ozpinarekin nahastu.2. Ontzi batean irina, bikarbonatoa, gatza, azukrea eta kafea jarri, eta nahastu.3. Esnea bota eta nahastu.4. Arrautzak gehitu eta nahastu.5. Molde bat gurinez igurtzi eta irinez hautseztatu. Orea bertan jarri.6. Labe beroan sartu, 180 graduttan, 40 minutuz.BIGARREN ERAOsagaiak 6 lagunentzat60 ml kafe, 2 arrautza, 125 ml esne, banana bat, 180 g irin, 75 g gurin, 90 g txokolate, 125 g azukre, koilarakada txiki bat legami hauts. Zailtasuna 21. Gurina azukrearekin irabiatu igo eta zuritu arte.2. Bananak zuritu eta sardexka batekin zapaldu.3. Esnea, arrautzak eta kafea nahastu. Banana eta gurinarekin nahasi.4. Behatutako irina eta legamia aurreko nahasketari gehitu eta nahastu, emeki erabiliz. 5. Molde bat gurinez igurtzi eta irinez hautseztatu. Orea bertan jarri.6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 35 minutuz.Bi errezetak natilla hotzekin lagundu.