23 NOV. 2026 - 05:58h Entrevista Brokolia gainerreta saltsarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat900 g brokoli, 2 baratxuri ale, 2 porru, 150 g perretxiko, olioa, gatza, gazta birrindua. Zailtasuna 2 1. Brokoliaren hosto berdeak kendu eta garbitu.2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, brokolia sartu eta 8-10 minutuz egosi. Zatitan moztu.3. Zerrendatan moztutako porruak eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.4. Zerrendatan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.5. Brokoliaren saldarekin estali eta 15 minutuz egosi. Irabiagai-luarekin nahasi.6. Azpil batean brokolia jarri eta saltsarekin estali. Gazta bota.7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu eta gainerre arte. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g brokoli, tipula bat, porru bat, 200 g kuiatxo, 100 ml esne, olioa, gatza, intxaur muskatua. Zailtasuna 2 1. Brokolia aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu eta egosi.2. Zerrendatan moztutako tipula eta porrua olioarekin erregosi.3. Moztutako kuiatxoa gehitu eta erregosi. Intxaur muskatua bota.4. Esnea eta brokoliaren saldarekin estali eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.5. Azpil batean brokolia jarri eta saltsarekin estali. 6. Labean sartu eta gainerre.