7K - zazpika astekaria
IRUDITAN

Ehun urtetik gorako bizitzak


Bizitza eta historia interesgarrienak dituzten arbolak aurkitzea du xede –eta, bide batez, haiekiko babesa bultzatzea– Europako Urteko Zuhaitzaren lehiaketak. Behean, ezkerretik eskuinera, aurtengo triunbiratu irabazlea; «top»-ean, hau da, lehen sariarekin, Hungariako Pecs-eko elizaren aurreko almendrondoa (135 urte); bigarren, Errusiako Abramtsevoko haritza (248) eta hirugarren, Alentejoko (Portugal) belaunaldi dezente freskatu dituen Barbeiroko artea (150). Goian, ezkerretik eskuinera, finalera iritsi diren beste bi; Korsikako Ghisonaccia herriko artelatza (200-230 urte... eta ez al du hegazti bat ematen?) eta Kopcani (Eslovakia) herrixkako zelai galdu batean 235 urtean zutik dirauen ezki dotorea sartu ditugu.