Eltziego, komediaren eszenatoki
Eltziego komediaren eszenatoki bihurtuko da ekainaren 6, 7 eta 8an, ZieKOKOKOmedia jaialdiaren eskutik. Topaketak askotariko jarduerak eskainiko ditu: umoreari buruzko hitzaldiak, inprobisazio ikuskizunak, karikaturak zuzenean...

Komedia tantek Eltziego zipriztinduko dute ekainaren 6, 7 eta 8an, ZieKOKOKOmedia jaialdia ospatuko baita Arabako Errioxako herrian. Publiko zabalari zuzenduatko hamaika jarduera eskainiko ditu hiru eguenez: bakarrizketak, umoreari buruzko hitzaldiak, inprobisazio ikuskizunak, kalejirak, zinema aire zabalean, kaleko antzerkia, haurrentzako proposamenak, karikaturak zuzenean Mintxo Cemillánekin, tartakada lehiaketa...
Musika ere ez da faltako. Han izango dira giroa alaitzen Eltziegoko gaitero eta dantzariak eta Rockaleanen kalejira.
Protagonista ezagunak
Umorista eta aktore ezagunak izango dira, honako hauek, besteak beste: Maribel Salas, Kepa Sojo, Aroa Berrozpe, Leire Ruiz, Sergio Arrospide, Leire Orbe, Axlor Riezu. Iñigo Salinero, Gurutze Beitia, Santi Ugalde, Agustín Jiménez, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Gorka Aginagalde. Hala ere, jaialdiak talentu erakusleiho bat eskainiko die bertaratzen diren guztiei.
Antolatzaileen esanetan, ZieKOKOKOmedia aukera paregabea da Arabako Errioxan umorez eta kulturaz gozatzeko, Eltziego entretenimenduaren arretagune bihurtuko baita asteburuan zehar.
Iazko lehen edizioak izandako harrera ona ikusita, jaialdiko antolatzaileek aurreikusten dute aurten ere barre algarak entzungo direla Eltziegon.