Asiako alga inbaditzaileari aurre egiteko estrategia onartu du Portugaleko Gobernuak
Azken urteetan arazo larriak eragiten ari dira munduko hainbat kostaldetan alga inbaditzaileak. Hamaika formula erabili dira saihesteko. Portugalen kasuan, Gobernuak estrategia bat onartu du Rugulopteryx okamurae espeziearen inpaktu ekologikoa, soziala eta ekonomikoa arintzeko.

Portugalgo Gobernuak estrategia nazional bat onartu du alga asiar inbaditzailearen (Rugulopteryx okamurae) hedapenari aurre egiteko; bereziki, Algarven, hegoaldean, eta Cascais inguruan, Lisboako periferian.
Ingurumen eta Energia Ministerioak azaldu duenez, Nekazaritza eta Itsasoko Sailarekin batera garatu du estrategia, eta ekintza-plan bat ezarri du, besteak beste, zaintza-neurriak, erantzun operatiboa, ikerketa zientifikoa eta erakundeen arteko koordinazioa barne hartzen dituena. Helburu nagusia da alga inbaditzailearen inpaktu ekologikoa, soziala eta ekonomikoa arintzea.
Portugalgo Ingurumen Agentziak koordinatuko duen lantalde batek aplikatuko du estrategia, eta zientzia-, udal- eta itsas sektoreko erakundeen parte-hartzea izango du.
Ezinbesteko koordinazioa
Maria da Graça Carvalho Portugalgo Ingurumen eta Energia ministroak esan duenez, fenomeno horren aurkako erreakzioak «eskatzen du» koordinazioa gobernuko maila guztietan eta inplikatutako sektoreetan.
«Ebidentzia zientifiko onenean oinarrituta jarduten dugu gure itsasertza babesteko eta arrantza-komunitateak, turismoa eta ekosistemak arriskuan ez jartzea bermatzeko», azpimarratu du.
Rugulopteryx okamurae Portugalen detektatu zen lehen aldiz Azore uharteen inguruan 2019an, eta ondoren herrialdeko lurralde kontinentalean hedatu zen.
Azken urteetan arazo larriak eragiten ari dira munduko hainbat kostaldetan eta hamaika formula erabili dira saihesteko.