‘The White Lotus’ telesailak gorakada turistikoa eragin du Thailandiako Samui uhartean
Thailandiako Gobernuak adierazi duenez, ‘The White Lotus’ telesailaren azken denboraldia estreinatu denetik, Thailandiako hainbat lekutan filmatu ondoren –Samui uhartean, besteak beste–, gorakada turistiko nabarmena izan du herrialdearen hegoaldeko gune paradisiakoak.

Sasikarn Wattanachan Thailandiako Gobernuko bozeramaileordeak eskerrak eman dizkio Lisari, K-pop Blackpink taldeko thailandiar izarrari, lurraldeak ezagutu duen interes turistikoaren gorakadagatik. Izan ere, Lisa aktore gisa estreinatu zen ‘White Lotus’ telesailean, fikziozko hoteleko langile baten paperean.
Zifra ofizialen arabera, Samuiko ostatuen bilaketak %12 igo dira. Eta AEBetako turistenak (HBO Maxen ekoizpena bertakoa da), berriz, %65.
Hotelen erreserbak, gora
Thailandiako Gobernuak ziurtatu du, halaber, Samuiko hotelen erreserbak %40 igo direla bidaia-bilatzailerik ezagunenetan.
«Gobernua prest dago sormen-industria eta nazioarteko filmen filmaketa sustatzeko. Horretarako, hainbat neurri hartu dira, hala nola etekinen aurretiko muga kentzea (industria zinematografikoarentzat), inbertitzaileak erakartzeko helburuarekin», esan du Sasikarnek.
Thailandiak Hawaii eta Siziliaren lekukoa hartu zuen. Bertan filmatu ziren aurretiko atalak, Natasha Rothwellena bezalako aurpegi familiarrekin, eta baita berriekin ere, hala nola Leslie Bibb, Dom Hetrakul, Michelle Monaghan, Parker Posey eta Aimee Lou Woodeenak, besteak beste.
Lisaz gain, telesailean beste herrikide batzuek ere hartzen dute parte; adibidez, Tayme Thapthimthong aktoreak eta hoteleko jabekideari bizia ematen dion Patravadi Mejudhon.
Samui uhartea Thailandiako golkoko harribitxi bat da. 50.000 biztanle inguru ditu eta Four Seasons hartzen du. Bertan, seriearen zati bat filmatu da. Ur gardenez bustitako oihanez inguratutako muinoetan dago.