Bidaiari

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hotelen sarrerak %1,4 eta ostatu gauak %1,9 igo dira udan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hotel establezimenduek 1.189.309 sarrera eta 2.507.719 ostatu gau erregistratu dituzte udako hiru hilabeteetan (uztaila, abuztua eta iraila), hau da, aurreko urteko aldi metatu berean baino %1,4 eta %1,9 gehiago, hurrenez hurren. Eustat-ek jakitera emandako datuak dira.

Gipuzkoa nabarmendu da plazakako betetze maila kontuan hartuta.
Gipuzkoa nabarmendu da plazakako betetze maila kontuan hartuta. (Rafa Jodar | Getty Images)

Euskal estatistika erakundeak emandako datuen arabera, atzerriko bisitarien sarrerak %4,1 igo dira EAEko hoteletan aurtengo udan iazkoarekin alderatuta, eta ostatu gauak %6,2.

Araban, 332.264 ostatu gau izan dira hiru hilabete horietan, iaz baino %2,7 gutxiago. Gipuzkoan, urte batetik bestera %1,1 igo ondoren, 1.066.215 ostatu gau zenbatu dira guztira, eta Bizkaian., berriz, 1.109.240, aurreko urteko udan baino %4,2 gehiago.

Aurtengo udan kalkulatutako batez besteko egonaldia 2,11 egunekoa izan da EAEko hoteletan, aurreko urteko udan ikusitako 2,10 eguneko egonaldiaren zertxobait gainetik.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoko hotel establezimenduetako plazen okupazio maila %72,3ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta %82,8ra logelen arabera neurtuta; horrek esan nahi du %0,0 eta %0,7 puntuko aldakuntzak izan direla, hurrenez hurren, 2024ko udako datuen aldean.

Lurralde historikoei dagokienez, berriz, Gipuzkoa nabarmendu da plazakako betetze maila kontuan hartuta (%75,6), eta ondoren Bizkaia (%71,3) eta Araba (%65,8). Logelen arabera neurtzean, okupazio maila %84,3koa izan da Gipuzkoan, %83,5ekoa Araban eta %81,3koa Bizkaian.

Hiriburuen arabera, Donostian izan da udan okupaziorik handiena izan duena, %84,8koa plazen arabera neurtzean eta %90,4koa logelen arabera neurtzean, alegia. Bilbon, okupazio maila %73,2koa izan da plazen arabera neurtuta, eta %82,7koa logelen arabera neurtuta, eta Gasteizen %68,8koa eta %87,4koa izan dira, hurrenez hurren.

Iraileko datuak

Bestalde, hotel establezimenduek 364.088 sarrera 748.708 ostatu gau erregistratu dituzte irailean, hau da, aurreko urtean baino %1,3 eta %2,3 gehiago, hurrenez hurren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Iraileko sarreren %55,8 eta ostatu gauen %56,9 jatorri atzerritarreko bisitarienak izan dira, eta %2,7 eta %5,6 gehitu dira 2024ko irailekoen aldean, hurrenez hurren.

Lurraldeka, Araban 46.149 sarrera eta 104.096 ostatu gau erregistratu dira, hau da, sarreretan urte batetik bestera %10,7ko jaitsiera izan da, baina ostatu gauetan %2,1eko igoera. Gipuzkoan sarrerak %1,1 jaitsi dira, eta ostatu gauak %0,4, 147.046 eta 312.107 izan ondoren, hurrenez hurren. Bizkaian, 170.893 sarrera erregistratu dira irailean, iaz baino %7,4 gehiago, eta 322.505 ostatu gau, 2024an baino %5,0 gehiago.

Hiriburuei dagokienez, sarrerak jaitsi egin dira Gasteizen (-%14,6) eta Donostian (-%6,7), eta igo Bilbon (%9,9). Ostatu gauei dagokienez, aurreko urteko irailaren aldean, %5,3 jaitsi dira Donostian, ez dira aldatu Gasteizen, eta %6,9 igo dira Bilbon.

Batez besteko egonaldia 2,06 egunekoa

Bestalde, EAEko hotel establezimenduen batez besteko egonaldia 2,06 egunekoa izan da irailean, aurreko urteko hil berean izandakoa baino pixka bat handiagoa (2,04 egun).

Guztira, okupazio maila %66,6koa izan da irailean plazen arabera neurtuta hoteletan, eta %80,8koa logelen arabera neurtuta; 2024ko irailarekin alderatuta, %0,3 eta %1,0 puntu igo dira, hurrenez hurren.

ADR edo eguneko batez besteko tarifa 146,6 eurokoa izan da irailean EAEn (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, ostatu hutseko erregimenean), hau da, 2024an baino %8,5 gehiago.

ADR 180,1 euroan kokatu da Gipuzkoan, 131,3 euroan Bizkaian eta 100,8 euroan Araban. Hiriburuen arteko aldeak are handiagoak izan dira: ADR 231,7 eurokoa izan da Donostian, 149,2 eurokoa Bilbon eta 82,7 eurokoa Gasteizen.

Era berean, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru sarrerak 118,4 eurokoak izan dira irailean EAEko hotel establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino %9,8 gehiago.

Urtarrila eta iraila arteko aldiari dagokionez, sarrerak %3,3 eta ostatu gauak %3,9 gehitu dira EAEko hoteletan aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Batez besteko egonaldia 2,00 egunekoa izan da, aurreko urteko aldi berean ikusitako 1,99 egunekoaren oso antzekoa.

Okupazio maila %60,4koa izan da plazen arabera neurtuta eta %71,6koa logelen arabera neurtuta urtarrileti irailera, aurreko urteko aldi metatu berekoak %1,0 eta %1,1 puntu handiagoak, hurrenez hurren.