Bidaiari

Venezian sartzeko 60 egun ordaindu beharko dira 2026an, aurten baino 6 gehiago

Veneziako Udalak iragarri du 2026ko apirilaren 3tik aurrera hirira sartzeko txartelen salmenta polemikoa martxan jarriko duela berriro. Ekimena 2024an abiatu zen, goi-denboraldian bisitari kopurua mugatzen saiatzeko. Halaber, aurreratu du 60ra igoko duela ordaindu beharreko egunak, aurten baino sei gehiago.

Veneziak aurreratu du 60ra igoko duela bisitariek ordaindu beharreko egunak, aurten baino sei gehiago.
Veneziak aurreratu du 60ra igoko duela bisitariek ordaindu beharreko egunak, aurten baino sei gehiago. (Michal Bednarek | Getty Images)

Datorren urtean, 2026an, Venezian erregistratzeko eta sartzeko 5 euro ordaindu beharko dute bisitariek. Ekimena apirilaren 3tik 6ra bitartean jarriko da martxa, Aste Santua dela eta. Ondoren, ordainketa derrigorrezkoa izango da uztailera arteko asteburu guztietan, baita apirilaren 25ekoan, maiatzaren 1ekoan eta ekainaren 1etik 7ra bitarteko jaiegunetan ere.

2024an, ekimena hasi zenean, ordaintzeko egunak 29 ziren; 2025ean, berriz, 54.

Iraupen luzeagoa izateaz gain, 2026an aurreko urteetako arauek jarraituko dute: Veneziara bisita gutxienez lau egun lehenago erreserbatzen dutenek 5 euro ordainduko dituzte; egiten ez dutenek, berriz, 10 euro.

Udal-araudiak ezartzen duenez, ordaintzetik salbuetsita daude honako kolektiboak: egoiliarrak, 14 urtetik beherakoak, desgaitasuna duten pertsonak eta horien laguntzaileak, arrazoi medikoengatik Veneziara bidaiatzen dutenak eta ospitaleratutako pazienteak bisitatzen dituztenak, indar armatuetako kideak, segurtasun-kidegoak eta suhiltzaileak, bai eta hiri zaharreko edo uharte txikietako egoiliarrak bisitatzen dituztenak ere.

Gaua Venezian igarotzen duten turistek ere ez dute sarrera ordaindu beharko, baina bai tasa turistikoa.

Irabazkiak eta isuna

Orain arte, txartelak batez ere diru-sarrera berriak eman dizkio udalerriari, baina ez ditu bisita-fluxuak nabarmen mugatu; horregatik, kritika handiak jaso ditu, batez ere egoiliarrenak, neurriak turismo masiboaren arazoa konpontzen ez duela iritzita.

2025ean, 5.421.425 euro bildu zituen udalerriak, ‘Il Post’ egunkari italiarrak jakitera eman duenez.

Bien bitartean, irailean, Veneziako Udalari isuna jarri zion Datuak Babesteko Italiako Agintaritzak, datu pertsonalak biltzearen bidez pertsona askoren pribatutasuna urratzeagatik.

Urte hauetan, kontrolatzaileen eta udal-agenteen arteko ikuskatzaileek QR kodea ausaz berrikusten dute. Kode horrek internet bidez 5 euroak ordaindu ondoren sartzeko eskubidea ematen du. Ez dutenek 10 euro ordainduko dute zuzenean hiriko sarreran.