Egin planak

Argazkigintzarako altxorrak

Basoak, kostaldea, mendia, lautadak, basamortuak... Euskal Herriak hamaika txoko ikusgarri ditu argazkiak ateratzera gonbidatzen dutenak. Gure herria txikia da baina, era berean, askotarikoa eta hori ondo dakite argazkilariek.

Jakina da argazkigintzaren arteak alderdi askoren uztarketa duela oinarri. Jolas baten antzera, puzzlea osatu behar da zenbait elementu kontuan izanda: argia, obturadorea, esposizio-denbora, buruan dugun zirriborroa eta beharrezko oreka, konposizioa, meteorologia... Nahi den irudia lortu arte...

Xabier Sukunzak mimoz aukeratutako lekuetara eramaten gaitu, hainbat pieza erakutsiz nork bere argazkia lor dezan.

 

‘Fotografiar la naturaleza’

Xabier Sukunza

Sua edizioak, 2024

184 orrialde.