Egin planak
Artzain Eguna Eulaten
Urriak 12
Urtero bezala, Eulaten Artzain Eguna ospatuko da urriaren 12an. Hamaika ekitaldiz osatutako egitarauaren bidez, Nafarroako herriak artzaintzaren bizimoduari omenaldia eskainiko dio. Tradizio jasangarria da, ahalegin handiz gaur egun ere bizirik irauten duena. Beraz, berriz ere Urbasa mendiaren oinetan ehunka lagun bilduko dira, bertakoak zein kanpotik hurbildutakoak, azokaz, erakusketez eta erakustaldiez gozatzeko.