Munduan pasieran
‘Deabruaren Dorrea’, misterioz inguratuta

1.558 metro ditu Devils Towerrek. Roosevelt presidenteak Estatu Batuetako Monumentu Nazionalen zerrenda zabaldu zuen 1906an dorrearekin. Dena dela, muinoaren inguruko misterioa aspaldikoa da: neska talde bat jolasean ari omen zen, hartz erraldoiek eraso egin ziotenean. Beldurtuta, izpirituei otoitz egin eta zorua igo egin zen.