Getty Images
Munduan pasieran

Djennéko Meskita Handia, buztinezko hirian

Niger eta Bani ibaiek bat egiten duten deltan dago Djenné hiria. Mundu mailan ezaguna da buztinezkoa dirudielako, baina bada bereziki deigarria den eraikin bat: Meskita Handia. Batetik, handiena delako eta, bestetik, Afrika iparraldeko ehunka merkatari biltzen dituen merkatu garrantzitsu bat egiten delako astero, aurreko zabalgunean.