Gorputz modernoak Venezia errenazentistan

”Gorputz modernoak: Gorputzaren eraikuntza Venezia errenazentistan” erakusketa dago ikusgai Veneziako Akademiaren Galerian. Venezia errenazentistan giza gorputzak artean, zientzian eta kulturan izan zuen papera du ardatz. Izan ere, gorputzak errealitate biologiko huts izateari utzi zion garaia izan zen Errenazimentua.