Egin planak
Marrumaka jaialdia, Sarako leizeetan

Urriak 4-5
‘Biharko kondairak’ kanta ditzagun goiburupean, Marrumaka jaialdia izango da urriko lehen asteburuan, Sarako Leizeek eta Usopopek antolatuta. Bi egunez eta bi arratsez gaurko eta biharko mitologiak «ospatuko» ditu topaketak, hamaika ekitaldiz: musika, dantza, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, dastatze guneak...
«Munduak uztartzen diren lekuan, elkarrekin biharko kondairak kanta ditzagun eta Behigorri Marrumaka has dadila!», diote antolatzaileek. Han izango dira Gorka Urbizu, Mabe Fratti, This is the kit, Ibil bedi, Los Sara Fontan, Ezezez, Penelope Trappes eta Kaskezur taldeak.