Munduan pasieran
Hakoneko Aire Zabaleko Museo konplexua

Hakoneko Aire Zabaleko Museoa da, Japonian dagoena.
Turistak Gabriel Loirek egindako “Eskultura sinfoniko”-ko eskailera kiribiletik igotzen ari dira, beirate koloretsu eta konplexuz inguratuta.
Hakone helmuga turistiko kultural eta natural ezaguna da, batez ere paisaia ikusgarriak eskaintzen dizkielako bertaratzen direnei. Hor inguruan daude Ashi aintzira eta Fuji mendia; gainera, museo interesgarriz eta ur termalen bainuetxez josita dago… Aukera zabala da!