Igor Bilic (Getty Images)
Munduan pasieran

Elefanteen Espektakulua

Indonesiak erabaki du elefante ibilaldiak debekatzea eta, oro har, haiekin egiten diren ikuskizunak.

Asian neurri hori hartu duen lehen herrialdea da. Urratsa egitea ez omen da erraza izan, ‘zerbitzu’ horrek nazioarteko milaka turista erakartzen dituelako.

Horrexegatik txalotu dute bereziki «ausardia» Indonesiako erakunde animalistek eta eskatu diete beste herrialdeei -Indiari eta Thailandiari, kasurako- praktika hori desagerraraztea.