Munduan pasieran

Kafkaren marrazki eta idazlanak, sarean

Urte luzez Franz Kafkaren obra marrazki eta idazlanak zaharberritu, katalogatu eta digitalizatzeko lanak egin ondoren, Israelgo Liburutegi Nazionalak idazle txekiarraren jatorrizko eskuizkribuak eta marrazkiak partekatu ditu sarean. Argitaratu gabeko bilduma honetan, 120 marrazki inguru eta Max Brod idazleari zuzendutako 200 gutun baino gehiago daude, besteak beste, Kafkaren testamentu literarioaren originala, zeinean idazki guztiak erretzeko eskatzen zion lagunari. Bidean, borroka judizial luzeari aurre egin behar izan dio Israelgo Liburutegi Nazionalak Kafkaren lan guztia berreskuratu arte.