Munduan pasieran

Big John, «Triceratops» handiena

Parisko galeria batean, nahikoa lan izan dute bertako langileek Triceratops baten burezurra zintzilikatzeko. Azkenean, lortu dute eta bertan izango da ikusgai urriaren 21ean Drouoten enkantean jarri arte. Big John du izena eta ezagutzen den Triceratops handiena da: 8 metroko hezurdura du.