Egin planak

EOS eta Kalakan, elkarrekin

Urriak 20-Azaroak 5

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Kalakan taldea elkarrekin arituko dira urriaren 20tik (Baluarten) azaroaren 5era bitartean (Kursaalen) eskainiko dituzten bost kontzertuetan. Iruñean, Gasteizen (21ean), Bilbon (22an), Donibane Lohizunen (23an) eta Donostian izango dira hitzorduak, eta horietan elkarrekin prestatutako disko berria aurkeztuko dute. Guztira, euskal tradizioko hamabi kanta biltzen ditu Elkar argitaletxearen zigilupean kaleratuko lan berriak.