Egin planak

“Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutantea” zikloa

Irailak 23-Abenduak 17

Ibon RG eta Anari musikariak, Mirande musika egitasmoa, Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria, Danele Sarriugarte idazlea eta Onintza Enbeita eta Miren Artetxe bertsolariak izango dira, besteak beste, Bilboko Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak bigarren urtez antolatutako “Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutantea” kultur zikloan.

Bertsoak, musika, literatura eta artea uztartuko dira bost saiotan, irailaren 23tik abenduaren 17ra.