Munduan pasieran

Paris Henge: Parisko udako solstizioa

Stefano RALLANDINI (AFP)
Stefano RALLANDINI (AFP)

Urtean birritan baino ikusi ezin den fenomenoa da Paris Henge edo Parisko udako solstizioa deritzona. Eguzkia Garaipen Arkuaren atzetik sartzean gertatzen da. 2022an, abuztuaren 2an jazo zen azkena eta maiatzaren 8an lehenbizikoa.

Urtero-urtero, bi data horien inguruan, ehunka argazkilari eta ikusle pilatzen dira Champs Elyséesen inguruan irudirik bikainena harrapatu nahian. Askoren esanetan, Rond-Poin des Champs Élysées da perspektibarik behinena lortzeko puntua.

Ingalaterrako Stonehenge harrespileko fenomeno berdinean oinarritzen delarik, handik hartzen du izena Paris Hengek.