Egin planak

Iturrarango Landare Berezien Azoka

Apirilak 27-28

Urtero bezala, apirileko azken asteburuan hitzordu berezia dute landarezaleek: Iturrarango Lorategi Botanikoko Landare Berezien Azoka. Eszenatokia ere paregabea da, Pagoeta Natura Parkean, Aian, egiten delako.

Ezagutzen dutenek ongi dakite Aiako hitzordua ez dela ohiko landare azoka, salgai eta erakusgai dauden landareen kalitatea eta aniztasuna lehenesten baitira. Izan ere, munduko landareak biltzen ditu azokak.