(F. VILLA | Getty Images)
Munduan pasieran

Strombolicchio, Stromboli txikia

Jatorri bolkanikoko Strombolicchio uhartetxoaren aireko panoramika, Eolia irletan, Tirreniar itsasoan. Strombolitik bi kilometro ipar-ekialdera dago eta 7.620 metro karratuko azalera du. Gailurrean eraikitako itsasargira iristeko, hormigoizko eskailera dago, 200 maila baino gehiagokoa. Eta hori komeni da kontuan hartzea abiatu aurretik.

Geologikoki, Strombolicchio sumendi-lepo edo basalto gogorreko zutabe trinkoa da, higadurarekiko erresistentea. Stromboli sortu zuen jatorrizko sumendiaren geldikina da.