‘Martetik Martera’, historian, mitologian eta astronomian zehar bidaia Oiasso museoan
Abenduak 5-Martxoak 30
‘Martetik Martera’ aldi baterako erakusketa zabalik dago martxoaren 30era arte Oiasso museoan. Jainko erromatarra planeta gorriarekin lotzen duen ibilbide berezia proposatzen du erakusketak, historian, mitologian eta astronomian zehar egindako bidaia.
Bisitariak antzinako mitologiaren, aurkikuntza astronomikoen eta esplorazio modernoaren arteko harremanak ezagutuko ditu, Marte, gerraren jainko erromatarra, eta Marte, gure eguzki sistemaren planeta gorria.
Gainera, astronomiarekin edo Marte jainkoarekin lotutako hainbat pieza ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da Atenasko Partenoiko Panateneen frisoko 28 eta 30 bitarteko irudien jatorrizko hustuketa. Bilboko Berreginen Museoak maileguan utzitako pieza da, eta jatorrizkoa Britainiar Museoan dago egun ikusgai.